Hona hemen NOR-NORI-NORK paradigmako oraineko eta iraganeko aditz taulak osatuta.
2018-12-20
2018-12-19
2018-12-18
2018-12-17
2018-05-17
LGTBI fobiaren kontrako nazioarteko eguna
Dakizuenez, maiatzaren 17a LGTBI fobiaren aurkako eguna da.
Hona hemen bideo labur, baina zoragarri bat gaiaren inguruan hausnartzeko.
Hona hemen bideo labur, baina zoragarri bat gaiaren inguruan hausnartzeko.
2018-04-26
"Gernikan"
Gaur, apirilak 26, 81 urte bete dira Alemania naziko Kondor legioko hegazkinek eta Italia faxistako Aviazione Legionarioko hegazkinek Gernika bonbardatu zutela, Espainia frankistaren aginduz.
Zibil errugabe asko eta asko, gehiegi, akatu zituzten Gernikan merkatu arratsalde hartan. Guk, etxean, hurbiletik bizi genuen bonbardaketa eta gertatutakoa aiton-amonen ahotik entzun ahal izan dugu, zorionez.
Bonbardaketa hark sarraski handia eragin zuen arren, Joseba Sarrionaindiak idatzitako eta KenZazpi talde gernikarrak musikatutako poema zoragarri hau ere utzi digu.
Gernikan
Javier Gardoqui
Josefina Solozabal
Aurelio Legarreta
Catalina Arrieta
Maria Luz Fierro
Aguirre (12 urte)
Francisco Aralucea
neskato erre bat, Gernikan
Josefina Solozabal
Aurelio Legarreta
Catalina Arrieta
Maria Luz Fierro
Aguirre (12 urte)
Francisco Aralucea
neskato erre bat, Gernikan
Regina Aldama
ume identifika ezina
Aurelia Candes Lopez
Clara Zaldumbide
gorputz zatiak
Germana Basabe Ormaechea
Telesforo Elierobarrutia
ume identifika ezina
Aurelia Candes Lopez
Clara Zaldumbide
gorputz zatiak
Germana Basabe Ormaechea
Telesforo Elierobarrutia
Maria Santa
Bilbao Uriona
behi zatia
Candida Amias
agure baten gorputz errea
Catalina Barrena Barrena
Bilbao Uriona
behi zatia
Candida Amias
agure baten gorputz errea
Catalina Barrena Barrena
Agapita Iturralde Zuloaga eta
Maria Iturralde Zuloaga, Gernikan
Maria Iturralde Zuloaga, Gernikan
Asto behi gorputz zati
neskato erre bat
ume identifika ezina
Gernikan!
neskato erre bat
ume identifika ezina
Gernikan!
Daniel Ibarzabal
Catalina Arrien Jaio
asto
gorputz zati
andreenekin nahastuta
Catalina Arrien Jaio
asto
gorputz zati
andreenekin nahastuta
Juana Beotegi Bilbao
Jacinta Gandiaga
eta
ehunka ume
identifika ezinak
Jacinta Gandiaga
eta
ehunka ume
identifika ezinak
2018-04-10
2018-04-03
Lazkao Txiki hil zela 25 urte
25 urte pasatu dira Lazkao Txiki bertsolaria zendu zenetik. 66 urte baino ez zeuzkan. Berriako "Gorputz txiki, sakonera handi" artikuluan Lazkao Txikiren pasadizoak, ateraldiak, zirtoak, samurtasuna eta sentiberatasuna gogorarazi dizkigute.
2018-03-23
Hizkuntza hedatuenak munduan
Egun 7.000 hizkuntza bizi inguru daude munduan. Ethnoglogue orriaren arabera, zehatzago, 7.097. Munduko hizkuntza guzti horietatik 23 (bakarrik!) dira hedatuenak. Izan ere, 4,3 bilioi pertsonaren ama-hizkuntza dira 23 hizkuntza horiek. Munduan guztira 7,2 bilioi pertsona gaudela jakinda, harritzeko moduko datua da, ezta?
National Geographics aldizkariko Alberto Lucas Lopez editoreak munduko ama hizkuntzak grafikoki erakutsi ditu hurrengo irudi honen bidez. Bildurgarria, benetan, zenbait hizkuntzen indarraz ohartzea, batez ere gutxiagotuta dauden hizkuntzen (gure euskera, kasu) kaltetan.
2018-03-22
Bideocurriculum-ak
Betiko CV formal eta aspergarrien osagarri izan nahi duen bideo interaktiboa da bideocurriculuma. Paperezko CVan kontatzen ditugun gure bizitzako datu garrantzitsuenak (hezkuntza, esperientzia, hizkuntzak, abileziak...) era dibertigarri eta desberdin batean erakustea du helburu. Gainera, ez da postaz posta banan-banan bidali behar inora, berez, sare sozialen bitartez, zabaldu baitezakegu!
Ez nuke esango betiko CVa ordezkatzen duenik, baina dudarik gabe, osagarritu egiten du. Hurrengo bideo honetan azalpen argiago bat duzue:
Nola sortu bideocurriculum bat?
- Gidoia osatu.
- Zure burua aurkeztu: nor zaren, adina, herria...
- Zure heziketaren berri eman: zer ikasi duzun edo ikasten ari zaren, zer ikasiko duzun...
- Lan bila bazabiltza, zein lan mota nahiko zenukeen azaldu.
- Lan hori zergatik den zuretzako aproposa azaldu.
- Aurretik lan-eskarmenturik baduzu, ez utzi kontatu gabe.
- Informazio osagarria ere eman: zure izaera, abilezia sozialak, hobbiak...
- Gogoratu, bideo bat grabatzen ari zarenez, argi eta garbi hitz egin behar duzula. Ez ahaztu zure komunikazio abileziak saltzen ari zarela.
- Zurekin harremanetan jartzeko bideren bat eman: sare sozialak, emaila... Ez eman datu pertsonalegirik! Izan ere, interneten bueltaka ibiliko da informazio hori.
- Laburbilduz, zeure burua saldu. Zergatik kontratatu behar zaitu zu eta ez beste bat?
- Grabatu. Sormena eta imajinazioa landu. Geroz eta desberdinagoa eta dibertigarriagoa izan, hobeto.
- Bideoa editatu. Luzera neurtu, ez dadila 3 minutu baino luzeagoa izan.
- Sare sozialetan partekatu.
Hona hemen zenbait bideocurriculum, oso ezberdinak euren artean, ideiak hartzeko:
2018-01-19
Testu propietateak
Bisiguaren estarta blogetik hartu dut testu-propietateak ondo baino hobeto azaltzen dituen Prezi aurkezpen hau. Eskolan landutakoa errepasatzeko aproposa eta, nola ez, testu bat idatzi behar dugunean gogoan izan beharrekoa!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)