bertso zaharrak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bertso zaharrak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018-04-03

Lazkao Txiki hil zela 25 urte

25 urte pasatu dira Lazkao Txiki bertsolaria zendu zenetik. 66 urte baino ez zeuzkan. Berriako "Gorputz txiki, sakonera handi" artikuluan Lazkao Txikiren pasadizoak, ateraldiak, zirtoak, samurtasuna eta sentiberatasuna gogorarazi dizkigute.

2017-12-02

Bertso zahar gogoangarriak

Badira zenbait bertso ahazten zailak izango zaizkigunak. Alde batetik, bertsook bota zituzten bertsolariak benetan bertsolari handiak izan zirelako eta, bestetik, bertsoak eurak mundialak direlako. 

Esate baterako, Lazkao Txikik ispiluari botatako bertso hauek:


Edo, 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, epaileak buruz burukorako Uztapide eta Xalbador sailkatu zirenekoa. Ikusleak, bost minutu eta erdiz, Xalbadorri txistuka aritu ostean, Xalbadorrek bertso hau bota zuen. Zalantzarik gabe bertsolaritzako pasarte ezagunenetako eta tamalgarrienetako bat: 


Pello Errotak Txirritari alkandora dela eta botatako bertsoa:


Eta, nola ez, Txirritaren erantzuna:
Pello Errota:


Ari naizela, ari naizela,
hor ikusten det Txirrita.
Eta zein ez da harrituko gaur
gizon hori ikusita?
Dudarik gabe egina dio
andregaiari bisita.
Oso dotore etorri zaigu
bi alkandora jantzita.


Txirrita:

Hauxe da lotsa eman didana
gizon artera sartuta!
Edozer gauza esaten degu
edanarekin poztuta.
Bi alkandora ekarri ditut,
bat eranztea ahaztuta...
Pellok bi nola jantziko ditu
bat besterikan ez du ta?

1986ko bertsolari txapelketan, Peñagarikanok egundoko parranda bota eta Egaña amonaren ohera, emaztea delakoan, sartu zeneko ofizioa ere ez da erraz ahaztekoa. Ikusi bideo honetan, 4:40 minututik 10:20 minutura:


Gainera, Negu Gorriak musika taldeak bere kantu bat girotzeko erabili zuen bertsoaldi hori:
Ziur bertsolaritzak horrelako urrezko une gehiago utziko dizkigula hemendik aurrera ere.