Gelan ikusi dugun moduan, baldintza hipotetikoa etorkizuneko gertakizunei buruzko hipotesiak egiteko erabiltzen dugu. Baldintza hipotetikoak bi zati ditu:
BALDINTZA eta ONDORIOA
Hau da, etorkizunean gertatu daitekeen hori baldintza baten ondorio da. Baina, adi! Baldintza bete arren, ez dakigu ziur baldintzaren ondorioa beteko den ala ez. Horregatik deitzen zaio hipotetikoa, ez dakigulako ziur ondorio hori beteko den ala ez.
Adibideak:
- Moisesi unitate hau gustatuko balitzaio, asko poztuko nintzateke.
- Moisesi unitate hau gustatuko balitzaio = baldintza
- asko poztuko nintzateke = ondorioa
Baldintza hipotetikoko aditz-laguntzaileak kontsultatzeko, egokiena Euskal Jakintzak prestatuta dituen taulak kontsultatzea dela deritzot. Izan ere, ez dut espero taula horiek guztiak buruz ikasterik, baina bai taulak erabiltzeko abilezia zuenganatzea. Taula horietan, ikusiko duzue, lehenengo baldintzaren zatiari dagozkion aditz-laguntzaileak agertzen direla eta, gero, ondorioaren zatiari dagozkionak orainaldian eta lehenaldian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina