Ezekiel liburua irakurtzen dugun bitartean, hipotesiak idazten hasi dugu ikasturtea. Hipotesiak idazteko, gainera, hainbat hizkuntza baliabide ere landu ditugu (usteak eta iritziak ematekoak, alde batetik, eta zalantzak, ziurtasun ezak eta probabilitateak adieraztekoak bestetik).
Hipotesiak formulatzerakoan, aditza ere zaindu behar dugu. Klasean ikusi dugun moduan, indikatiboko geroaldia eta ahalerako geroaldia balia genitzake.
INDIKATIBOKO
GEROALDIA
[Partizipioa
+ -ko /-go]
+ indikatiboa
Oraindik ez da
gertatu, baina gertatuko da,
ziur nago.
Adibideak:
- Moisesi unitate hau asko gustatuko zaio.
- Carlak, buelta ematen duenean, Josu ikusiko du.
- Adina berandu etorriko da.
AHALERAKO
GEROALDIA edo AHALERA
HIPOTETIKOA
Aditzoina
+ Ahalera hipotetikoa (-ke-)
Oraindik ez da
gertatu. Etorkizunean, agian, gertatuko da,
baina ez dakigu ziur, hipotesi bat
baino ez da.
Adibideak:
- Moisesi unitate hau asko gusta lekioke.
- Carlak, buelta ematen duenean, Josu ikus lezake.
- Adina berandu etor liteke.
Indikatiboko aditz-laguntzaileak jokatzen laguntzeko badauzkazue blog honetan aurreragoko hainbat sarrera. Esate baterako, NOR indikatiboan, NOR-NORI indikatiboan, NOR-NORK indikatiboan edo NOR-NORI-NORK indikatiboan.
Ahalera lantzeko, ordea, ez dugu taularik argitaratu blog honetan. Ahalerako aditz-laguntzaileak kontsultatzeko, egokiena Euskal Jakintzak prestatuta dituen taulak kontsultatzea dela deritzot. Izan ere, ahalera konplikatuxeagoa da, eta ez dut espero indikatiboarekin lortu beharko zenuketen kontrola lortzerik. Hala ere, zalantzaren bat duzuenean, jo Euskal Jakintzaren orri horretara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina