kultura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
kultura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019-04-04

Klika!!!

IKA, IKA, IKA, BADATOR KORRIKA!!!


Iritsi da 21. Korrika! Gaur, apirilak 4, abiatuko da Garesetik eta apirilaren 12an iritsiko da Gasteizera. 

10 egun, 235 ordu, 14.100 minutu, 7 probintzia, milaka herri, milaka gazte, dozenaka agure eta ehundaka jaioberri... Oilo ipurdia jartzeko modukoa, ez?



2018-05-17

2018-04-26

"Gernikan"

Gaur, apirilak 26, 81 urte bete dira Alemania naziko Kondor legioko hegazkinek eta Italia faxistako Aviazione Legionarioko hegazkinek Gernika bonbardatu zutela, Espainia frankistaren aginduz. 

Zibil errugabe asko eta asko, gehiegi, akatu zituzten Gernikan merkatu arratsalde hartan. Guk, etxean, hurbiletik bizi genuen bonbardaketa eta gertatutakoa aiton-amonen ahotik entzun ahal izan dugu, zorionez.

Bonbardaketa hark sarraski handia eragin zuen arren, Joseba Sarrionaindiak idatzitako eta KenZazpi talde gernikarrak musikatutako poema zoragarri hau ere utzi digu.

Gernikan

Javier Gardoqui
Josefina Solozabal
Aurelio Legarreta
Catalina Arrieta
Maria Luz Fierro
Aguirre (12 urte)
Francisco Aralucea
neskato erre bat, Gernikan
Regina Aldama
ume identifika ezina
Aurelia Candes Lopez
Clara Zaldumbide
gorputz zatiak
Germana Basabe Ormaechea
Telesforo Elierobarrutia
Maria Santa
Bilbao Uriona
behi zatia
Candida Amias
agure baten gorputz errea
Catalina Barrena Barrena
Agapita Iturralde Zuloaga eta
Maria Iturralde Zuloaga, Gernikan
Asto behi gorputz zati
neskato erre bat
ume identifika ezina
Gernikan!
Daniel Ibarzabal
Catalina Arrien Jaio
asto
gorputz zati
andreenekin nahastuta
Juana Beotegi Bilbao
Jacinta Gandiaga
eta
ehunka ume
identifika ezinak

2018-03-23

Hizkuntza hedatuenak munduan

Egun 7.000 hizkuntza bizi inguru daude munduan. Ethnoglogue orriaren arabera, zehatzago, 7.097. Munduko hizkuntza guzti horietatik 23 (bakarrik!) dira hedatuenak. Izan ere, 4,3 bilioi pertsonaren ama-hizkuntza dira 23 hizkuntza horiek. Munduan guztira 7,2 bilioi pertsona gaudela jakinda, harritzeko moduko datua da, ezta? 

National Geographics aldizkariko Alberto Lucas Lopez editoreak munduko ama hizkuntzak grafikoki erakutsi ditu hurrengo irudi honen bidez. Bildurgarria, benetan, zenbait hizkuntzen indarraz ohartzea, batez ere gutxiagotuta dauden hizkuntzen (gure euskera, kasu) kaltetan.