Egun 7.000 hizkuntza bizi inguru daude munduan. Ethnoglogue orriaren arabera, zehatzago, 7.097. Munduko hizkuntza guzti horietatik 23 (bakarrik!) dira hedatuenak. Izan ere, 4,3 bilioi pertsonaren ama-hizkuntza dira 23 hizkuntza horiek. Munduan guztira 7,2 bilioi pertsona gaudela jakinda, harritzeko moduko datua da, ezta?
National Geographics aldizkariko Alberto Lucas Lopez editoreak munduko ama hizkuntzak grafikoki erakutsi ditu hurrengo irudi honen bidez. Bildurgarria, benetan, zenbait hizkuntzen indarraz ohartzea, batez ere gutxiagotuta dauden hizkuntzen (gure euskera, kasu) kaltetan.
Betiko CV formal eta aspergarrien osagarri izan nahi duen bideo interaktiboa da bideocurriculuma. Paperezko CVan kontatzen ditugun gure bizitzako datu garrantzitsuenak (hezkuntza, esperientzia, hizkuntzak, abileziak...) era dibertigarri eta desberdin batean erakustea du helburu. Gainera, ez da postaz posta banan-banan bidali behar inora, berez, sare sozialen bitartez, zabaldu baitezakegu!
Ez nuke esango betiko CVa ordezkatzen duenik, baina dudarik gabe, osagarritu egiten du. Hurrengo bideo honetan azalpen argiago bat duzue:
Nola sortu bideocurriculum bat?
Gidoia osatu.
Zure burua aurkeztu: nor zaren, adina, herria...
Zure heziketaren berri eman: zer ikasi duzun edo ikasten ari zaren, zer ikasiko duzun...
Lan bila bazabiltza, zein lan mota nahiko zenukeen azaldu.
Lan hori zergatik den zuretzako aproposa azaldu.
Aurretik lan-eskarmenturik baduzu, ez utzi kontatu gabe.
Informazio osagarria ere eman: zure izaera, abilezia sozialak, hobbiak...
Gogoratu, bideo bat grabatzen ari zarenez, argi eta garbi hitz egin behar duzula. Ez ahaztu zure komunikazio abileziak saltzen ari zarela.
Zurekin harremanetan jartzeko bideren bat eman: sare sozialak, emaila... Ez eman datu pertsonalegirik! Izan ere, interneten bueltaka ibiliko da informazio hori.
Laburbilduz, zeure burua saldu. Zergatik kontratatu behar zaitu zu eta ez beste bat?
Grabatu. Sormena eta imajinazioa landu. Geroz eta desberdinagoa eta dibertigarriagoa izan, hobeto.
Bideoa editatu. Luzera neurtu, ez dadila 3 minutu baino luzeagoa izan.
Sare sozialetan partekatu.
Hona hemen zenbait bideocurriculum, oso ezberdinak euren artean, ideiak hartzeko: