Aditz-laguntzaileen taulak buruz ikastea alferrikako lana da. Gaurko ogia, biharko gosea.
Aditz-taulak ikasteko, ulertu egin behar dira: zein diren NORK-i dagozkion pertsonen markak, zein NORI-renak eta zeintzuk NOR-i dagozkionak; zeintzuk diren erroak; zein pluralgile dauzkagun...
Aditz-laguntzailea osatzen duten morfemak ezagutzen eta identifikatzen baditugu, lan erdia baino gehiago eginda izango dugu. Eta, nola demontre lortzen da hori? Bada, gauza gehientxuenak bezala: praktikatuz!
Praktikatzeko modu bat (ez bakarra inondik inora ere!) taula hutsetan aditzak kokatzen saiatzea da: paradigma bat aukeratu (NOR, NOR-NORI, NOR-NORK ala NOR-NORI NORK), paradigma horri dagozkion izenordainak idatzi, tempusa erabaki (gure kasuan, momentuz, oraina edo iragana), arkatza eta borragoma hartu eta ekin taula osatzeari! Behar den bestetan begiratu osatuta dituzun taulak, ezabatu idatzitakoa nahi adina bider eta berrekin lanari!
Praktikatzeko taula huts eredu bat duzue hemen. Deskargatu eta hasi aditzekin jolasean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina