Hona hemen NOR-NORI-NORK paradigmako oraineko eta iraganeko aditz taulak osatuta.
2018-12-20
2018-12-19
2018-12-18
2018-12-17
2018-05-17
LGTBI fobiaren kontrako nazioarteko eguna
Dakizuenez, maiatzaren 17a LGTBI fobiaren aurkako eguna da.
Hona hemen bideo labur, baina zoragarri bat gaiaren inguruan hausnartzeko.
Hona hemen bideo labur, baina zoragarri bat gaiaren inguruan hausnartzeko.
2018-04-26
"Gernikan"
Gaur, apirilak 26, 81 urte bete dira Alemania naziko Kondor legioko hegazkinek eta Italia faxistako Aviazione Legionarioko hegazkinek Gernika bonbardatu zutela, Espainia frankistaren aginduz.
Zibil errugabe asko eta asko, gehiegi, akatu zituzten Gernikan merkatu arratsalde hartan. Guk, etxean, hurbiletik bizi genuen bonbardaketa eta gertatutakoa aiton-amonen ahotik entzun ahal izan dugu, zorionez.
Bonbardaketa hark sarraski handia eragin zuen arren, Joseba Sarrionaindiak idatzitako eta KenZazpi talde gernikarrak musikatutako poema zoragarri hau ere utzi digu.
Gernikan
Javier Gardoqui
Josefina Solozabal
Aurelio Legarreta
Catalina Arrieta
Maria Luz Fierro
Aguirre (12 urte)
Francisco Aralucea
neskato erre bat, Gernikan
Josefina Solozabal
Aurelio Legarreta
Catalina Arrieta
Maria Luz Fierro
Aguirre (12 urte)
Francisco Aralucea
neskato erre bat, Gernikan
Regina Aldama
ume identifika ezina
Aurelia Candes Lopez
Clara Zaldumbide
gorputz zatiak
Germana Basabe Ormaechea
Telesforo Elierobarrutia
ume identifika ezina
Aurelia Candes Lopez
Clara Zaldumbide
gorputz zatiak
Germana Basabe Ormaechea
Telesforo Elierobarrutia
Maria Santa
Bilbao Uriona
behi zatia
Candida Amias
agure baten gorputz errea
Catalina Barrena Barrena
Bilbao Uriona
behi zatia
Candida Amias
agure baten gorputz errea
Catalina Barrena Barrena
Agapita Iturralde Zuloaga eta
Maria Iturralde Zuloaga, Gernikan
Maria Iturralde Zuloaga, Gernikan
Asto behi gorputz zati
neskato erre bat
ume identifika ezina
Gernikan!
neskato erre bat
ume identifika ezina
Gernikan!
Daniel Ibarzabal
Catalina Arrien Jaio
asto
gorputz zati
andreenekin nahastuta
Catalina Arrien Jaio
asto
gorputz zati
andreenekin nahastuta
Juana Beotegi Bilbao
Jacinta Gandiaga
eta
ehunka ume
identifika ezinak
Jacinta Gandiaga
eta
ehunka ume
identifika ezinak
2018-04-10
2018-04-03
Lazkao Txiki hil zela 25 urte
25 urte pasatu dira Lazkao Txiki bertsolaria zendu zenetik. 66 urte baino ez zeuzkan. Berriako "Gorputz txiki, sakonera handi" artikuluan Lazkao Txikiren pasadizoak, ateraldiak, zirtoak, samurtasuna eta sentiberatasuna gogorarazi dizkigute.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)











