Bertso bat sortzeak sekulako kontzentrazioa eta imajinazioa eskatzen ditu. Are gehiago bat-batekoan. Hurrengo bideo hauetan bertsoaren sorkuntzaz hitz egiten digute bi bertsolari handik.
Alde batetik, Xabier Amurizaren bideo bat dugu. Bertan, Amurizak bertsoa sortzeko prozesuaz hausnartzen du. Ez da bideo berriegia, baina funtsa ez da inolaz aldatu.
Xabier Amurizak ekarri handia izan du bertsolaritzan. Zer esanik ez dago, bere hiztegi errimatua oso arrakastatsua eta erabilia izan dela bertsolari gazteen eta ez hain gazteen artean.
Bertsoak sortzeaz gain, egungo bertsolaritzak aldaketa izugarriak pairatu ditu: bertsolarien nolakotasuna, bertso-errimen aberastasuna, bertso-doiunu berrien agerpena... Amets Arzallusek, hurrengo bideo honetan, bertso-doinu berrien sorkuntzaren inguruan hausnartzen du, 2013ko bertso finalean plazaratutako doinua oinarri hartuz:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina