Bertsolaritza lantzen ari garen honetan, sinonimia zein garrantzitsua den aztertu dugu. Izan ere, silaba biko tokian ezin dezakegu hiru silabako berba bat ipini, bai, ordea, jarri.
Sinonimoak bilatzeko hainbat euskarri digital ditugu. Hala nola, 5000 Adorez Hiztegia edo UZEI Sinonimoen Hiztegia. Biak ala biak oso baliagarriak izango zaizkizue. Zergatik ez dituzue proban jartzen? Ea nork aurkitzen hitz ber baten sinonimo gehien.
Azken urteotako EGA azterketetan agertutako sinonimoen bilduma agertzen zaizue Euskal Jakintzako orri honetan. Gainera, sinonimoak lantzeko ariketa ugari dauzkazue bertan.
Bertsoez ari garenez, sarritan, bertsoa osatzeko familia bereko edo errima berbereko hitzak bilatzea ez da lan xamurra izaten. Horretarako ere badugu laguntza digitalik: BertsolarIXA aplikazioa, EHUko IXA taldeak sortua; Rimador gunea edo, nire ustez, egokiena, Bertso-eskola digitaleko errima-kutxa.
Hiztegia lantzeko, hala ere, ez dago jolasean aritzea bezalakorik. Ezagutzen al duzue Hitzapasa? Jolastu nahi duzue? Kontatu iezadazue nola joan den zuen uztaia beheko iruzkinetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina